reloj

relojes web gratis

miércoles, 15 de febrero de 2012

Filosofia


        Zuzenbidezko estatu soziala filosofiako aldetik

Filosofiari buruz publikatzeko esan didate eta horri buruz hitz egingo dut sarrera onetan.       Zuzenbidezko estatu sozialak, gizabanakoen askatasunengan.. gizarte berdintasunarekiko kezka ere hartzen du funtsezko eskubideen sistemaren baitan. Horretarako, XIX. mendearen amaieratik gaur egun. arte, estatuak gero eta eginkizun aktiboagoa hartu du bere gain gizane zibílean, nagusiki bi arrazoi hauengatik:
 
-Justizia soziala lortzeko eskakizunei erantzutea, aukeraerdintasuna
benetan gauzatzeko. Horretarako, gizarte-zerbitzuak hedatu egin dira
apurka-apurka: hezkuntza, osasun-zaintza, zahartzaroa, langabezia,
talderik ahulenak babestea. Gizarte-segurantza eta erretiro-pentsioak
ere sortu dira. Horrez gain, zerga-politikaren bidez, aberastasuna banatu egiten da.


-Sistema ekonomikoaren beraren arazoei aurre egitea. Izan ere, ekonomiak estatu osoko koordinazioa behar du, eraginkortasuna bermatzeko eta krisirako joerarik ez egoteko. Ekoizpena handiagotu eta barne-eskaria  hedatu ahal izateko, hainbat neurri hartu behar dira; besteak beste, enplegu beteko politika, zerga-politikaren bidez kontsumoa gidari izatea, enpresa publikoak eratzea eta gastu publikoa handiagotzea.




Laburbílduz, estatu sozialak (hau da, ongizate-estatu deritzonak) oina-
rrizko zenbait beharri erantzungo zaiela bermatu behar du, eta horretara-
ko, ekonomiaren aldetik eraginkorra izan behar duo Eskema honetan ageri
da lotura hori.

Estatuari buruzko ikuskera horretan, estatuak bere gain hartzen du, berari
dagozkion beste zereginekin batera, bigarren belaunaldiko giza eskubideak
babesteko egínkízuna; hau da, eskubide sozialak, ekonomikoak eta kultura-
lak bermatzekoa. Hori horrela, beraz, legearen inperio deritzonak (horixe zen
estatu liberalaren ezaugarri nagusía) gízarte-jusnziarekíko eta banaketa kon-
tuekiko ardura izango du orain ardatz. Eta horren ondorioz, Bigarren Mundu
Gerratik aurrera, ekonornia mistoa (pribatua eta publikoa), politika liberala
eta gízarte-ongízatea dira gaur egungo estatuen ezaugarri nagusiak.

1 comentario: